11989

Geoibilbide gidatua 🗓 🗺

Geoaizkorri, Arrikrutz-Oñatiko kobek, Zerain Paisaia Kulturalak eta Leintz-Gatzagako GatzMuseoak abian jarririko ekimen turistikoa da. Gipuzkoa barnealdean, Aizkorriren magalean garaturiko korridore turistiko honek bertako ondare geologiko, natural, kultural eta gastronomikoa ezagutzera ematea du helburu. Ondare geologikoa ezagutzeko bisita bereziak abuztuan Aizkorri ingurunean dugun ondarea ezagutu aukera berezia da oraingo honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetatik luzatzen dena. Euskal Herrian hain […]

Geoaizkorri, Arrikrutz-Oñatiko kobek, Zerain Paisaia Kulturalak eta Leintz-Gatzagako GatzMuseoak abian jarririko ekimen turistikoa da. Gipuzkoa barnealdean, Aizkorriren magalean garaturiko korridore turistiko honek bertako ondare geologiko, natural, kultural eta gastronomikoa ezagutzera ematea du helburu.

Ondare geologikoa ezagutzeko bisita bereziak abuztuan

Aizkorri ingurunean dugun ondarea ezagutu aukera berezia da oraingo honetan Arrikrutz-Oñatiko kobetatik luzatzen dena. Euskal Herrian hain bereizgarria den ingurune karstikoa ezagutzeko aukera izango da abuztuan zehar.

Ingurune karstikoetan ura eta kareharria dira protagonista nagusienak, baina, kasuan kasuko baldintza eta prozesu puntualek bitxikeria geologikoak garatzen dituzte gune hauetan. Orkatzategiko horman zintzilik dagoen  Aitzulo koba esaterako, Oñatira begira geratu zaigun lehio natural bilakatu da denborarekin. Arrikrutz-Oñatiko kobetan aldiz urak urteetan gure inguruko mendi barrunbe hauetan eginiko zizelatze 15km luze den koba-sistema garatu du.

Berezitasun hauek arrazoi, Eukal Herriko interesgune geologiko moduan sailkatuak aurkitzen ditugu gune hauek eta antolaturiko bisita-gidatuen bidez bertatik-bertara ezagutzeko aukera izango da.

 

Abuztuak 20: ARAOTZEKO HARRIBITXIAK

Araotzeko bailaratik zehar bertako ondare geologiko-etnografikora gerturatuko gara. Orkatzategiko hormetan zintzilik geratu den Aitzulo paleokobazuloa eta Sandailiko koba ezagutuko dira.

Tokia: Arrikrutz-Oñatiko kobetako APARKALEKUAN, 9:30tan        Prezioa: 5€

Ekarri beharreakoa: Ibilbiderako erropa eta oinetako egokiak.

 Informazio gehiago eta erreserbak: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

Scheduled Agenda Bisita berezia Culture Kobak Natura Visitas guiadas
Map