Txokolateixia, Interpretazio Gunea

Txokolatearen Interpretazio Zentroa Oñatiko Orbea Txokolategiaren egoitza zaharrean dago kokatuta, bere helbidea Kalebarria – 29 delarik. Bertan, Oñatik txokolatearekin izan duen eta oraindik duen lotura estua azaltzen zaigu.

Txokolatea, Jainkoen jaki ona
Oñatiko Sancti Spiritus unibertsitatea eta kakaoa, Oñatiko txokolategileen tradizioa. Bisitatu txokolatearen interpretazio zentroa (50´) Erreserbak txokolateixia@hotmail.com, 605763595

Zer ikusi

Txokolate-ontzi zaharrak, ehogailuak, metateak, kakaoa ehotzeko moldeak edo harriak, etab. Pieza horiek eta txokolatearen Interpretazio Zentroan aurkituko ditugun dokumentuek XX. mendera eramango gaituzte. Izan ere, kakaoarekin eta txokolatearekin lotura duten kartel, iragarki, grabatu eta argazkiek lagunduta, denboraren makinan bidaiatu duela irudituko zaio mundu gozo honetara sartzen den bisitariari.

Historia pixka bat

Mendeak dira txokolatea Oñatira ailegatu zela. Horren adibide dira, esate baterako, XVIII. mendeko kakaoaren mapak eta ibilbideak, filmak, liburuak eta errezetak, eta beste makina bat dokumentu ere. Horiek guztiek garbi adierazten digute Oñatik zenbat maite izan duen eta oraindik zenbat maitatzen duen txokolatea. Gainera, txokolateak zineman eta kirolean utzi duen aztarna ezagutzeko aukera izango dugu.
Zentro honen asmoa da, alde batetik, adinekoek iraganeko garaiak gogoratzea; eta, beste aldetik, gaztetxoenek Oñatiko txokolategileen historia ezagutzea, hala nola Maiztegui, Orbea, Loyola, Onena, Garaicoechea, Guereca eta gaur egun martxan jarraitzen duen etxearen historia.

Ordutegia eta bisita gidatuak

Irailetik uztailera: Goizez, astelehenetik larunbatera 10:30-13:30 eta igandeetan 11:00-13:30. Arratsaldez, astelehenetik ostegunera 17:00-20-00; ostiraletan 17:00-19:00. Larunbat eta igandeetan itxita dago.
Abuztuan eta bisita gidatu programatuak: Goizez, astelehenetik igandera 10:30-14:00. Bisita gidatu programatuak 12:00etan. Arratsaldez, astearte eta ostegunetan 18:00-19:15. Bisita gidatu programatuak 18:15ean. Gainontzeko egunetan itxita.
Talde bisitak arratsaldez urte osoan, aurrez 605 763 595 telefonora deituta.