Bidezidor eta mendi ibilbideak, gailur zein ibaien artean

Herri honetan, oinezkoentzako ibilbideek paisaia galantak zeharkatzen dituzte; eta inguru ikusgarrietan barneratzen dira, esate baterako, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.

Maila guztietarako ibilbideak daude -ibilbide egokitu bat ere, Gomiztegin-, eta baso, larre, harkaitz-eremu zabalek osatutako paisaia harmoniatsu eta ederretan barneratuko gaituzte. Xendazaletasuna praktikatzeko ingurune magikoa da.

Informazio gehiago Mendi Ibiliaren Ibilbideak-en

Irudiak Montaña Vasca

PR-GI-104 – Ezkutuko bidea (7km – erraza – 2:30´)

Ibilbide honi esker Arantzazuko txokorik ezkutuenak ezagutuko ditugu. Arantzazu ibaiaren mehakara jaitsiko gara, Iturrigorri igaro ondoren, Arrionako gailurra inguratuko dugu; inguru horietako baso paregabeak zeharkatu eta bi korta ikusiko ditugu. Interesguneak: Arantzazuko basilika, Gazteluaitz tontorra, Arantzazuko trokartea, etab.

Informazio gehiago

PR-GI-106 – Erromesbide(16km – zaila – 5:00´)

Arrasaten hasi eta Arantzazun amaitzen den ibilbide hau besteak baino luzeagoa eta zailagoa da. Erromesen ohiko bidea da, eta hiru udalerritako sailetatik igarotzen da: Arrasate, Aretxabaleta eta Oñati. Bedoña eta Larriño auzoak, Urkuluko urtegia, Urruxola auzoa, Orkatzategiko hegalak, Jaturabeko arroila harrigarria eta Arrikrutz eta Gesaltzako garai bateko bentak igaro ondoren iristen da Arantzazura antzinako galtzadaren tokitik. Interesguneak: Santa Eulalia parrokia (Bedoña), Orkatzategiko harkaitzak, Gesaltza-Arrikrutz galeriak, etab

Informazio gehiago

PR-Gi 107 – Garagaltza auzoari itzulia (6,5 km – erraza – 2:00´)

Ibilbide honetan Oñatiko haranaren ikuspegi interesgarria izango dugu begien bistan. Hirigunetik abiatu eta Garagaltza auzoko baserri multzora joango gara herriaren inguruan dauden bidezidor eta bide zahar batzuetatik. Interesguneak: Oñatiko gune historikoa, Garagaltza auzoa, Usako aisia gunea.

Informazio gehiago

SL-GI 10 – Aloñapeko ibilbidea (8,5 km – erraza – 2:00´)

Oñatiko erdigunetik abiatzen da ibilbidea, San Anton plazatik, San Anton kaletik aldapan gorantz eginez. Aldapa honetatik, herriko erdiguneko teilatuak ikusiko ditugu eta hauen artean, San Migel parrokia eta Sancti Spiritus Unibertsitea nabarmentzen dira. Gorantza begiratuz, Zumeltzegiko dorrea dago.

Informazio gehiago

PR-GI 3003 – Uraren ibilbidea( 8,40 km – erraza – 2:50´)

Araozko sei auzotatik igarotzen den ibilbide honek nekazaritza mundura eramango gaitu lehenbizi, gero paregabeko ikuspegiak eskainiko dizkigu. Aitzuloko harpe magikoa ikusi ondoren, Araozko depositora iritsiko gara eta handik erraz joango gara Gurutze Santuaren ermitara. Andarto Txikitik gero Araotz aldera egin eta baserriz inguratuko gara berriro. Interesguneak: Araozko San Migel parrokia, Gurutze Santuaren ermita, Elortza jeneralaren jaiotetxea, etab.

Informazio gehiago

Arantzazu PR-GI 3004 – Kontrabandisten bidetik(13,20 km- erdi mailakoa- 4:25´)

Edertasunez beteriko ibilbide honetan Kalahorrarako galtzada zaharretik joango gara hasieran eta gero Madina auzunera abiatuko gara. Ibilbide honek Arantzazuko eta Araozko auzoak lotzen ditu, eta Jaturabeko inguru paregabeetatik igarotzen da. Interesguneak: Arrikrutz, Kalahorrarako galtzada, Jaturabe, etab.

Informazio gehiago

PR-GI 3005 – Arantzazuko baserrietan barrena(5,5 km – erraza – 1:30´)

Arantzazuko auzo gehiena igarotzen duen ibilbide honek nekazaritza mundura garamatza hasieran eta gero Okola eta Iritegi txokoetara. Errota historiko baten ondotik igaro eta abiapuntura inolako zailtasunik gabe iritsiko gara, kanal baten gainetik joanda. Interesguneak: Arrola, XVIII. mendeko baserria; Okolako sakonunea, Akuegiko zubia eta presa, etab.

Informazio gehiago

ARANTZAZU-URBIA-AIZKORRI-OLTZA-FONDA URBIA

Informazio gehiago

ARANTZAZU-URBIA

Informazio gehiago

GR-120 – BRINKOLA-ARANTZAZU(10.7Km- ertaina- 3:30´)

Loiolako San Ignaziok bere erromesaldi luzean egin zituen lehen urratsak jarraituz, gaur egun Hiru Tenpluen Ibilbideari esker osatu daiteke Loiolatik Arantzazurako bidea. GR-120 izeneko ibilbide hau Urola Erdiko, Urola Garaiko eta Debagoiena eskueldetako paraje ederrak zeharkatzen ditu, bertan dauden hiru monumentu esanguratsuenak lotuz: Loiolako Santutegia, Zumarragako Antioko ermita eta Oñatiko Arantzazuko Santutegi

Informazio gehiago

Zumarraga-Legazpi-Mirandaola-Korreobide-Oñati

Ignazioren bidearen bidarren egunean, aukera ederra eskaintzen du bide honek Biozkornako lepoak neguko baldintza gogorrak dituenean.

Informazio gehiago

BTT – OÑATI-DURU-BELLOTZA-ARAOTZ-OÑATI

Informazio gehiago

BTT – 2009 OÑATI

Informazio gehiago

BTT – Zumarraga-Legazpi-Mirandaola-Korreobide-Oñati

Informazio gehiago