GEOAIZKORRI, geologia eta paisaia interesgarriak

Aizkorri-Aratz mendilerroak paisaia bikaina marrazten du, bai Gipuzkoatik begiratuta, baita Arabatik begiratuta ere. Aizkorri-Aratz Parke Naturalean aurkitzen ditugun 3 gune azpimagarri hauek Geoaizkorriren ondare anitz eta aberatsaren erakuslehio dira:

Arrikrutz-Oñatiko kobak, Oñati

Burdinaren Mendia, Zerain

Gatzamuseoa, Leintz-Gatzaga

Hiru toki xarmangarri, Gipuzkoako bailara menditsuen historia ezagutzeko. Beraien ezaugarriengatik Eskal Herriko Geologia Interesdun Lekuen zerrendan aurkituko ditugu eta Urbiako Zelaigune, Aitzuloko koba eta Arantzazuko arroilekin batera Aizkorri-Aratz Natur Guneko geodibertsitatearen islada dira, ezagutu beharreko altxor naturalak.

Kultur ondarea ere aipagarria da Geoaizkorrin. Duen aberastasun geologikoari esker, gizakiak hainbat bizimodu bitxi garatu izan baiditu bertan, meatze ustiaketak zein gatzaren produkzioan oinarrituak.

Geoaizkorri-ren inguruko informazio gehiago / Geoaizkorri sare-sozialetan.