Eraztun berdea

Aparteko pertsonalitatea duen eta Aizkorri-Aratz Parke Natural eta Aloña mendilerroaren magalean dagoen herri honek, erdigunetik irten eta gehiegi aldendu gabe, naturaz gozatzeko aukera anitz eskaintzen ditu.

San Martin Parkea eta Oñati AKGunea

Oñatiko baserri-guneak eta ermitak

Usako, bainu-gune naturala

Santa Lutzia Parkea

Oñatiko Berezao auzoan dago kokatuta Parke hau, erdigunetik kilometro batera gutxi gorabehera. Nazioarteko Artzain-txakurren Lehiaketa ospatzen den zelai entzutetsua dauka ondoan. Aloñako mendilerroaren magaleko zuhaiztiaren erdian, atseden hartzeko eta aisialdiaz gozatzeko mahaiak eta eserlekuak ditu Santa Lutzia Parke honek. Ondoan, hainbat baserriren artean, izen bera daraman ermita aurkituko dugu. Ihesaldi ezin hobea.