53. galeria. Pasarelazko bisita

Mendeetan zehar urak zizelaturiko katedral barroko hau modu eroso eta erraz batean ezagutzeko aukera eskaintzen du bisita honek. 500 metrotan zehar egokituriko pasabide erosoari eta argi-sistema aurreratuari esker, altxor geologiko hau miresteko aukera ezinhobea du bisitariak. Baita, bertan bizileku izan zuten antzinako animaliak ezagutzeko ere.

Bisitaren iraupena: 60 min.

Aurrez izen ematea derrigorrezkoa.
943 08 20 00, arrikrutz@onati.eus.

Erreserba ONLINE egin dezakezu.

Ez dira animaliak onartzen.

Bisita ordua baino 15 minutu lehenagoz harreran egotea beharrezkoa da.

logo-turismofamiliareuskadi_h_eusk