Bertako produktuak

Oñati txokolateagatik nabarmentzen da batez ere. Pasioak sortzen dituen tentazio gozo horrek, mende bat baino gehiagoz oñatiarren ikur izan denak, gaur egun interpretazio-zentro bat du: “Txokolateixia”.

Horrez gain, bertako ekoizleek egindako produktu tipikoak aipatu behar dira. Horien artean gazta da aipagarriena. Oñatiko larre zabalak artalde askoren bazkaleku dira, eta Gomiztegiko artzain eskolari esker, aparteko kalitate-maila lortu du gaztak.

Halaber, produktu hauek ere eskura ditzakezu: eztia, artisau ogia, txakolina edo aspaldiko eran hazitako etxeko oilaskoak. Produktu horiek herriko hainbat establezimendutan, larunbateroko azokan edo on-line aurkituko dituzu.

Informazio gehiago