Araotz eta bere harribitxiak

Araotzen daude Arrikrutz-Oñatiko Koba ezagunak, nortasun handiko tokia. Auzoa, inguru natural eder eta menditsu batean kokatua, hainbat ibilbideren ohiko abiapuntua dira; hala nola, Uraren ibilbidearena (PR-Gi-3003) edo Orkatzategi eta Degurixa alderako igoerarenak. Aipatzekoak dira, bestalde, Aitzulo Koba, haitzean egindako leiho handia, bai eta inguruan dagoen Sandailiko ermita ere.

Abuztuak 20, geo-ibilbide gidatua Araotzeko bailaran zehar. Informazio gehiago.

Hainbat adituren aburuz, Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra Araotzen jaio zen. Baina, gaur egun oraindik kontu hau ez dago guztiz argituta.