12444

Lehoiaren bila Arrikrutz kobetan

Gabon hauten lehoiaren bila Arrikrutz kobetan

Gabon hauetan txiki eta gazteek ekintza eta bisita bereziz osaturiko programa zain dute Arrikrutz-Oñatiko kobetan. Oraingoan Arrikrutz kobetako lehoiaren bila abiatukok gara. Zatoz eta hartu parte!

  • Abenduak 28: Arkeologo txikiak Arrikrutzeko lehoiaren bila.

Bisita eta tailer berezia Arrikrutz-Oñatiko kobetan. 1966. urtean Iñaki Zubeldia eta Jesus Manuel Maroto Arrikrutz kobetan barneratu ziren. Inoiz ez zuten imaginatu beraien arratsalde-pasako jolasa halako abenturan bilakatuko zitekeenik. Lehoiaren topatu, galdurik noraezean geratu, berriz egun argia ikusiko ote zuten ere zalantza egin zuten. Bisita eta tailer honetan Arantzazuko seminarista hauen bizipenak gogoratuko ditugu eta egun horretan eginiko aurkikuntza deszifratzen saiatuko gara arkeologo txikiak lanean jarriz.

Ordua eta lekua: 10:30tan Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Prezioa: 6€/pertsonako

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

13

  • Urtarrilak 4: Espeleologo txikiak Arrikrutz kobetako lehoiaren bila

Bisita arruntean iristen ez garen kobazuloko txokoak ezagutzeko aukera eta txikienek kobazuloa exploratzeko aukera paregabea. Abentura eta dibertsioa famili guztiarentzat “espeleotxiki” bisita honetan.

6 urtetik aurrerakoei zuzendua.

Ordua eta lekua: 10:30tan Arrikrutz-Oñatiko kobetan.

Prezioa: 15€/pertsonako

Iraupena: 2 ordu eta erdi.

noiztik: - noiz arte:
Agenda Bisita berezia Entertainment Kobak Natura Visitas guiadas
Cuevas Arrikrutz Map