12439

Abenduko zubia Oñatin 🗓 🗺

Zubi honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu! Zubiko programazio berezia ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea […]

Zubi honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu!

Zubiko programazio berezia

ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik, ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943082000  edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN

Abenduak 6 eta 8 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka “Oñatiko Altxorrak” ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek, 13:00 eta 16:30etan eskainiko dira.

Horretaz gain, Abenduaren 6an Ignaziotar lurraldean ilunabarrean bisita gidatu berezia eskainiko da 18:00etan, Oñati lilunabarrean ezagutzeko aukera emango dizu bisita honek, parte hartzeko interesa izanez gero, dei ezazu 943783453 edota 943796463 zenbakira!

Gainera, abenduaren 7an Unibertsitatea kandelekin argiztatuko dugu, eraikuntza modu oso berezian ikusteko aukera izango duzu honela! Gerturatu zaitez bertara 18:00-19:30 artean!

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da, turismo bulegora etorri besterik ez duzu egin behar!

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Egunero izango ditu bere ateak zabalik, eta kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko aukera egongo da eskainiko dituzten bisitetan, bisitak 12:00 eta 17:30etan eskainiko dira abenduak 6 eta 7an, eta 12:00etan abenduaren 8an.

ZUBIAN NATURAREKIN BAT

dsc05673Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zipriztindu eta OteizaBasterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude.

Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak.  Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.

Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.

Bertako gastronomiarik onena zubian

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan edo Debagoienako jardunaldi gastronomikoetan parte hartuz. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, txokolatea, txakolina eta Idiazabal gazta adibidez.

Gomiztegi baserri eskolak ere bisita gidatuak eskainiko ditu artzaintza eta gaztagintzaren inguruan, Informazio gehiagorako 943251008 zenbakira dei ezazu.

Horretaz gain, Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoak martxan daude abenduaren 8 arte, garaiko eta tokiko produktuekin egindako menu goxoak prestatu dituzte oraingoan ere jatetxe partehartzaileek!

Gainera, abenduak 6 eta 8 artean Debagoieneko 3.pintxo ibilbidea ospatuko da Debagoienean, tartean Oñatiko tabernek ere parte hartuko dute nola ez!

Zubi honetan, bisita gaitzazu!

from to
Scheduled Agenda Bloga
Map