12404

Proposamen fresko-freskoak

Uda honetan freskotik ibilitzeko proposamenak

Uda honetan freskotik ibiltzeko proposamenak, ez zaitzala beroak harrapatu!

Usako, hondarrik gabeko hondartza Oñatin

Udako egunik beroenetan eskertzen da ur freskoa aurki daiteken bainuleku bat gertu izatea. Inguruko mendi tontor garaienetatik datorkigun ura izanez gero, ezin hobeto gainera.  Bainua, hala ere,  ausartenentzat. Izan ere, 14 gradu inguruan izan ohi da uraren temperatura.

Herrigunean ere bada non freskatu. Ur-uhinen parkea ekainetik irailera bitarte martxan da 11:00tatik 21:00 bitarte. Hiru gune desberdin ditu ur txorroten parkeak, txikienentzako gunea, gaztetxoentzako gunea eta nerabeentzako gunea. Honez gain, mahai, eserleku eta iturria ere bada bertan.

bano_onati

Gipuzkoako kobazulo handienetik paseotxo bat

Arrikrutz-oñatiko kobetan barrena ordu beteko bisitek barealdia eskeintzen dute egunik beroenetan. Kobazuloan urte osoan zehar mantentzen diren 10 graduek bero itogarrien aurkako sendagai ezin hobe dira eta lurpeko munduaren handitasun eta edertasunak bisitari oro liluratuko du.

galeria53

 700 urteko historia freskagarria

Uda garaia, opor garaia izan ohi da askorentzat. Toki berriak ezagutu, urrutiko historietan galdu edo Oñati bezelako herri monumentalek gordetzen duten ondare historikoaz aberasteko une egokia. Kaleko bero itogarriaren babesean, klaustroetatik pasian, kapera, unibertsitate zahar edo  eliz barruak zeharkatuaz. Turismo bulegoak proposatzen dituen bisita-gidatuek herriguneko ondare aberatsa erakutsi eta bisitarien jakin-egarriak asetuko dituzte.

Sancti Spiritus

Abentura lurpeko freskotasunean

Arrikrutz-Oñatiko kobetan bada abenturazaleentzako lekurik. Txiki nahiz helduentzako espeleoturismo bisitak. Proposamenik dibertigarriena. Txiki nahiz helduek gozatuko dutena.

Espeleotxikirekin Dibertsioa familian izango da eta proposamena lurpea esploratzea! Uda honetako programazioa prestu dugu, zuk eguna aukeratzea besterik ez da geratzen. Kontsulta itzazu hemen espeleotxiki datak.

EspeleoArrikrutz bisitak, 18 urtetik gorakoentzat eta hiru ordu luzez Arrikrutz koben barrenak zeharkatzen ditu. Helduentzako espeleoturismo bisita. Kontsultatu datak hemen, aukeratu zurea eta zatoz lurpeaz gozatzera!

visita_espeleologia

Arantzazu, brisa fresko abangoardista

Laorga eta Sáenz de Oizak XX.mendearen bigarren zatian eraikitako basilika berria euskal ondare artistiko aberatsa biltzen du bere baitan. Jorge Oteiza, Nestor Barrenetxea edo Eduardo Chillida bezelako artisten ekarpenek euskal artearen gune garrantzi bilkatzen duelarik.Egunero zabaltzen ditu ateak, baita bere freskotasunean bisitaria jaso ere.

Santuario de Arantzazu
Santuario de Arantzazu
Udako eskaintza osoa

Uda honetan Oñatin antolatutako ekintza guztien berri dokumentu bakarrean izan dezazun.

Uda honetan, etor zaitez Oñatira!

Arte Bisita berezia Culture Entertainment Kobak Natura
Oñati Map