12350

Udaberriko agenda

Maiatzean Oñatiko emakumeak protagonista eta gure ondarea oltzara. Ekainean berriz Kobazuloak eta historiaurrea mintzagai. Udaberri honetako programa betea dago bisita gidatu berezi, erakusketa, jai eta bestelakoekin. Maiatzean Oñati beste begirada batetik Maiatzak 9- ekainak 2: Oñatiko emakumiak errekautan. XX.mendeko komertzio txikiaren etnografía feminista. Erakusketa eta bisita gidatuak antolatu dira Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako […]

Maiatzean Oñatiko emakumeak protagonista eta gure ondarea oltzara. Ekainean berriz Kobazuloak eta historiaurrea mintzagai. Udaberri honetako programa betea dago bisita gidatu berezi, erakusketa, jai eta bestelakoekin.

Maiatzean Oñati beste begirada batetik

maiatza

Maiatzak 9- ekainak 2: Oñatiko emakumiak errekautan.

XX.mendeko komertzio txikiaren etnografía feminista. Erakusketa eta bisita gidatuak antolatu dira Oñatiko emakumeek historian zehar herriari egindako ekarpenak plazara ateratzeko. Ikerketa lana herritarren aurrean aurkezteko asmoz, izen bereko erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 9tik ekainaren 3ra arte. Erakusketaz gain, Ostegunetan izango dira bisita gidatuak, eta larunbatetan herrian zehar ibilbide gidatuak egingo dira. Programazio osoa bistaratzeko egin klik hemen.

Maiatzak 19: Oñatiko emakumeak herriko ondarean.

Bisita gidatuak izango dira maiatzaren 19an Oñatiren historia emakumeen begiradatik ezagutzeko. Oñatiko Turismo bulegoak  eta Txokolateixiak historiak ahaztu dituen Oñatiko emakumeak azaleratuko ditu.

11:00etan “Emakumea eta Txokolatea” bisita gidatua Txokolateixian.

12:00etan “Emakume Ikusezinak Oñatin” ibilbide gidatua Turismo Bulegoaren eskutik.

Informazio gehiago eta erreserbak: turismo@onati.eus edo 943783453

Maiatzak 25: Arte ala ondare? Arantzazu ikur.

Oñatiren historia ez da liburuetan jasoa dagonea soilik, ezagutzen ez diren ertz asko geratzen dira. Begirada edo ikuspuntu berriak eskatzen ditu ertz hoiek bistaratzeko. Helburu honekin dator Ismael Manterolak gidaturiko bisita, Arantzazu euskal historia nahiz kulturaren ikur.

10:00etan “Arte ala ondare? Arantzazu ikur”. Arantzazuko Santutegian.

Informazio gehiago eta erreserbak: turismo@onati.eus edo 943783453

Maiatzak 25: WWT-Emakume Bira Oñatin

Emakumeen XXXII.  Birako etapa erregina Oñatin izango da. Egun nagusia larunbat honetan bada ere hilabete osoan zehar ekintza desberdinak antolatu ditu kirol sailak, kontsultatu programa hemen.

Ekainean natura eta tradizioa

ekaina

Kobazuloen Mundu Eguna

Ekainaren 6ean lurpearen mundu eguna ospatzen da. Horren harira bisita eta ekintza bereziak antolatu dira Oñatin, espeleologia bisitak txiki nahiz helduentzako Arrikrutz-Oñatiko kobetan eta europako zaldi zaharrena ezagutzeko ekintza bereziak Pottokalekun.

Ekainak 1. Arrikrutzeko lehoiaren bila.

Abentura eta dibertsioa Arrikrutz Oñatiko kobetan txiki eta familientzako. 6 urtetik gorakoentzako espeleologia eta kobazuloen explorazioan murgiltzeko aukera bikaina.

Elkartze puntua: Arrikrutz Interpretazio Zentrua.

Ordua: 15:30.

Informazio gehiago eta erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000.

Ekainak 2. Ezagutu Pottoka.

Bisita berezia Pottokalekura Europako zaldirik zaharrena gertutik ezagutzeko.

Elkartze puntua: Urtiagaineko aparkalekua

Ordua: 11:00

Informazio gehiago eta erreserbak: 670 27 44 61

Ekainak 9. EspeleoArrikrutz

Espeleoturismo bisita Arrikrutz-Oñatiko kobetan. 18 urtetik gorakoei bideratua, bisita gidatu honetan Gipuzkoan ezagutzen den kobazulorik handienak ilunpe eta ixiltasunean gordea duen izkutuko edertasuna deskubritzeko aukera.

Elkartze puntua: Arrikrutz Interpretazio Zentrua.

Ordua: 09:30.

Informazio gehiago eta erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000.

Corpus Christi Culture Kobak Natura Visitas guiadas
Oñati Map