12227

Udako eskaintza 2018

Uda honetan bada zer egin eta ikusi Oñatin! Naturaz, kulturaz eta bertako jaki goxoenez gozatzeko aukera ezin hobea izango da egun hauetan. Ekintzak eta eskeintzak anitzak dira, orain, zuk zeurea aukeratu besterik ez duzu. KULTURAZ BLAI UDA HONETAN OÑATI Bisita gidatuak Oñatin Oñatiko turismo bulegoak eta Txokolateixia Interpretazio Guneak egunero izango dituzte beraien ateak zabalik bertaratzen diren bisitarientzako. Bisita […]

Uda honetan bada zer egin eta ikusi Oñatin! Naturaz, kulturaz eta bertako jaki goxoenez gozatzeko aukera ezin hobea izango da egun hauetan. Ekintzak eta eskeintzak anitzak dira, orain, zuk zeurea aukeratu besterik ez duzu.

onati_kultura

KULTURAZ BLAI UDA HONETAN OÑATI

Bisita gidatuak Oñatin

Oñatiko turismo bulegoak eta Txokolateixia Interpretazio Guneak egunero izango dituzte beraien ateak zabalik bertaratzen diren bisitarientzako. Bisita gidatuak ere eskeiniko dira uda osoan zehar herriguneko altxorrak ezagutu eta kakaoak Oñatin izan duen garrantzia ezagutzeko.

“Oñatiko Altxorrak” bisita gidatuak uztaileko asteburu eta jai egunetan eskeiniko dira. Abuztuan, berriz, egunero13:00 eta 17:00etan emango zaie hasiera turismo bulegotik.

Txokolateixia Intepretazio Gunean abuztuan egunero izango dira bisita-gidatuak 12:00tan. Horretaz gain, astearte eta ostegunetan ere 18:15etan bisita eskainiko da.

Arantzazuko Santutegian egunero zabalik izango da basilika. Bisita-gidatuak ere izango ditu bertaratzen den bisitariak, egunero 11:30 eta 16:00etanIgande eta jai-egunetan autobus zerbitzua izango da Oñati eta Arantzazu artean.

Aurten ere, Donostiako Musika Hamabostaldiak kontzertu bat eskainiko du Arantzazuko Santutegian, beraz ez ezazu galdu Kukai dantza konpainiak Iñaki Salvador, David Azurza eta Landarbaso abesbatzarekin elkarlanean antolatutako ikuskizuna ikusteko aukera.

Kalean, uda programazioak ekainaren 22tik irailaren 2ra bitarte kultur ekintza desberdinak antolatu ditu Oñatiko txoko desberdinetan. Ikusi programa osoa hemen.

NATURAZ MELA-MELA UDA HONETAN OÑATI

Oñati kokatzen deneko natur parajea bakarra da. Erkidegoko tontor garaienetan gailur egin, pagadietan barrena galdu edo mendi hauen bihotz-barrunbeetara sartzearen esperientzia eskeintzen du Oñatik. Denon neurrira eta denon gustura eginikok aukerak aurkituko dituzu bertan.

onati_kobak

Bisita-gidatuak Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Ekainaren 1etik abuztuaren 31 bitarte, egunero eskeiniko dira bisita gidatuak bertan. Ordubeteko iraupena izan ohi dute eta erreserba egitea gomendatzen da 943 082000    edo   arrikrutz@onati.eus  helbidean.

Bisita gidatuez gain ekintza bereziak ere antolatu dira aurtengo uda denboraldirako. Famili eta txikiei bideraturiko EspeleoTxiki bisita bereziak izango dira uda osoan zehar eta helduei bideraturiko EspeleoArrikrutz bisita berezia uztailaren 22an izango da.

Ondare geologiko, natural, kulturala gertu-gertutik

Natur geo-ibilbideak ere izango dira aurtengoan ere. Geoaizkorri egitasmoaren barnean kokatzen dira ekintza hauek.  Bertaratzen den bisitariari Aizkorri-Aratz natur guneak biltzen duen ondare natural zein kultural aberatsa  ezagutzera ematea helburu du eta abuztuaren 26an Araotz bailara eta bere bitxikeriak  izango dira hizpide. Informazio eta xehetasun gehiago Arrikrutz-Oñatiko kobetan jaso ahal izango da.

onati_natura

 Aurtengo udan…etor zaitez Oñatira!

 

Sin categoría
Map