12232

“Oñatiko altxorrak” bisita gidatuak 🗓 🗺

Uda honetan, Oñatiko Turismo Bulegoak euskal Toledo bezala ezagutzen den Oñati ezagutzera gonbidatzen zaituzte. Oñatiko Altxorrak bisita- bidez Oñatiren historia, kultura eta bere baitan aurki dezakegun ondare aberatsa ezagutzera eman nahi da. Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatea, Euskadin aurkitu daiteken errenazimendu adierazgarririk onena  eta  XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duen San Migel parrokia […]

Uda honetan, Oñatiko Turismo Bulegoak euskal Toledo bezala ezagutzen den Oñati ezagutzera gonbidatzen zaituzte. Oñatiko Altxorrak bisita- bidez Oñatiren historia, kultura eta bere baitan aurki dezakegun ondare aberatsa ezagutzera eman nahi da.

Euskal Herrian sortutako lehen unibertsitatea, Euskadin aurkitu daiteken errenazimendu adierazgarririk onena  eta  XIV-XIX mendeetan zehar Gebara familiaren boterea irudikatzen duen San Migel parrokia dira bisitariak ezagutuko dituen monumentuak. Eta bide batez, beraietan gordetzen diren altxorrak: Sancti Spiritus unibertsitateko kapera platereskoa, mudejar estiloko kasetoidurak, Gebaratar kondeen kripta, Rodrigo Mercado de Zuazolaren mausoleoa eta erreka batek zeharkatua den estatu mailako klaustro bakarra.

Uztailean bisita gidatuak aste bukaera nahiz jai-egunetan eskeiniko dira eta abuztuan egunero. 13:00 eta 17:00 abiatuko direlarik turismo bulegotik bertatik. (4€/pertsonako).

Oñatiko Altxorrak bisita-gidatuaz gain beste monumentu edo herriko txokoetara ere bisita gidatuak eskeintzen dira Oñatiko Turismo Bulegotik, banakako nahiz taldeentzako. Betiere,  aurrez kontsulta eta erreserba eginez.  Informazio gehiagorako 943 783453 edo turismo@onati.eus

from to
Scheduled Agenda Arte Culture Entertainment Visitas guiadas
Map