12213

Kobazuloen Mundu Eguna

(ES) Actividades especiales en Cueva Arrikrutz con motivo de la celebración del Día Mundial de las Cuevas y el mundo Subterráneo.

Datorren hilaren 6ean Kobazuloen Mundu Eguna ospatzen dugu. Arrikrutz-Oñatiko kobek Kobazulo Turistikoen Elkartearekin batera lurpeko munduaren egun honekin bat egiten du. Ekainean zehar egunero bisita gidatuak eskaintzeaz gain ekitaldi desberdinak antolatu dira Arrikrutz kobazuloa eta bere ingurune naturala gertuagotik ezagutu eta benetan duten garrantzia eta balioa hobesteko.

kobazuloen-mundu-eguna

Ate irekiak Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Hezkuntza komunitateari bideraturiko bisita berezia. Bisita honetan, Arrikrutz Oñatiko kobak eta inguratzen dion natur inguruneak hezkuntzako eragileen eskaintzen dizkien baliabideak ezagutzeko aukera egongo da. Hala nola, geologia, biologia, historia edo  ingurumen zientziek bezelako gaiekin   landu daitezkeen unitate didaktikoak ezagutzera emango dira bertatik bertara.

Eguna: ekainak 6

Lekua: Arrikrutz koben Interpretazio Zentruan

Ordua: 17:00

Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000

 Lurpeko Ibilbidea Arrikrutzen barrena

Kobazuloen mundu egunaren ospakizunak bat egiten du Debagoienako bidezidorren jaialdiarekin. Aukera paregabea Gipuzkoako kobazulo handienaren eremu sakonenetaraino eramago gaituen ibilbide espeleologiko honetaz gozatzeko. 18 urtetik gorakoentzako ekintza.

Eguna: ekainak 16

Lekua: Arrikrutz koben Interpretazio Zentruan

Ordua: 09:30

Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000

Aitzulo, Debagoienako leihora geoibilbidea

Arrikrutz-Oñatiko koben inguruan badira beste hainbat bitxikeria eta beste horrenbeste kobazulo. Geo-ibilbide gidatu honetan Araotz bailarako harribitxiak ezagutuko ditugu.

Eguna: ekainak 17

Lekua: Arrikrutz Oñatiko koben aparkalekuan

Ordua: 09:30

Erreserbak: arrikrutz@onati.eus edo 943082000

noiztik: - noiz arte:
Agenda Bisita berezia Kobak Natura Sin categoría Visitas guiadas
Cueva Arrikrutz kobak Map

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude