12180

Aste Santua 2018

Aste Santu honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu! Aste Santuko programazio berezia ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik. Ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira egunero martxoak 29 eta apirilak 2 artean. Pasabide eroso baten […]

Aste Santu honetan Oñatik eskaintza zabala izango du zure egonaldia benetan aprobetxa dezazun. Herriko ostatuetan edota autokarabana gunean geldituta, edota Gasteiz, Bilbo eta Donostiatik etorrita, besoak zabalik hartatuko zaituztegu!

Aste Santuko programazio berezia
ARRIKRUTZ-OÑATIKO KOBAK

Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik. Ordubete inguruko bisita gidatuak eskeiniko dira egunero martxoak 29 eta apirilak 2 arteanPasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

BISITA-GIDATUAK HERRIGUNEAN

Martxoak 29 eta  Apirilak 2 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka “Oñatiko Altxorrak” ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek.

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Oñatiko turismo bulegoan hasiera emango zaien “Oñatiko Altxorrak” bisita-gidatuak baino 15 minutu lehenagoz, errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da.

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Egunero izango ditu bere ateak zabalik martxoak 29 eta  apirilak 2 bitarte, eta kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko 12:00etan bisita-gidatua eskeiniko da.

ASTE SANTUAN NATURAREKIN BAT

Santuario_arantzazu

Aste Santu hauetan udaberriko egunik ederrenetakoekin apaindua izango da Oñatiko ingurunea. Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zizpriztindu eta OteizaBasterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude.

Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak.  Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka. Parketxeak bisita gidatuak eskainiko ditu egunero 11:00etan aste santuan eta pazko astean, informazio gehigorako 943782894 zenbakira deitu.

Pottokalekuren eskutik europako zaldi zaharrena den pottoka ezagutzeko aukera izango duzu baita, dei iezaiezu 670274461 zenbakira.

Bertako gastronomiarik onena Aste Santuan

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan edo Debagoienako jardunaldi gastronomikoetan parte hartuz. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere, txokolatea, txakolina eta Idiazabal gazta adibidez.

Gomiztegi baserri eskolak ere bisita gidatuak eskainiko ditu artzaintza eta gaztagintzaren inguruan, bisita hauek aste santu eta pazko asteko larunbatetan eskainiko dira goizeko 10:00etan. Informazio gehiagorako 943251008 zenbakira dei ezazu.

Bisita gaitzazu!

noiztik: - noiz arte:
Bloga Sin categoría

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude