12169

Troglobioak, kobazuloetako lagun ezezagunak

Arrikrutz-Oñatiko kobetan bisita eta tailer berezia lurpeko bizidunak ezagutzeko. Troglobioak aztergai martxaoren 17an.
Eguzki izpiak iristen ez diren bazterretan bizitza garatu ote daiteke?

Betidanik ezagutzen da eguzkiaren garrantzia landareak ekoizteko eta elika-kate konplexuak martxan jartzeko, belarjaleetatik haragijaleetara. Jar dezagun adibide gisa afrikako sabana, non eguzki izpiak baliatuz ekoizten diren gramineak antilopeengatik kontsumituak izaten diren, eta ondoren lehoiek antilopeak ehizatzen dituzte bizirauteko.

Sar gaitezen orain kobara, lurraren erraietan barrena ibiltzera. Segituan ohartuko gara landarerik ez dela hazten,  argirik ez baitago bertan. Materia organikoaren ekoizpen faltak bizitza mugatzen du orduan lurrazpian? Bai, baita ere baldintzatu, baina ez deseztatu. Muturreko baldintza hauetan, non elikagai eskuragarritasuna oso urria den, moldatzeko plastizitate handiko bizidunak aurkituko ditugu koban. Animalia hauek troglobio izenez ezagutzen dira, kobako ezkutuko lagunak.

Artropodoak edo apendize artikulatuak dituzten talde faunistiko honetako ordezkariak dira koban jaun eta jabe, eboluzioan zehar lurrazpiko biotopoak eskeintzen dituen errekurtso mugatuak ustiatzeko hainbat moldapen anatomiko, fisiologiko eta portaerazkoak jasandako ornogabeak. Moldapen multzo horri troglomorfismo deritze, eta bertan jaio, elikatu, ugaldu eta hil, bizi-ziklo osoa garatzea ahalbideratzen diete. Hori dela eta, urte guztian zehar dago aukera kobazuloetan bizidunak topatzeko.

Koben eguna dela eta, martxoaren 17-an, 53 galeria bisitatzeaz gain, aparteko bizidun hauen biologia sakonago ezagutzeko irteera bat antolatu du Arrikrutz Oñatiko Kobak. Adin guztietako publikoari joango da zuzendua, eta gainera, etxeko txikienak egun batez ikerlari izateko aukera eskeiniko da bertan burutuko den tailer batean.

troglobioak

Data: Martxoak 17

Elkartze puntua: Arrikrutz Oñatiko kobetako harrera gunea

Hasiera ordua: 10:00h

Iraupena: 2:30h

Sarreraren prezioa: 6€

Erreserbak eta informazio gehiago: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

Agenda Bisita berezia Kobak Natura
Cuevas Arrikrutz-Oñati kobak Map