12118

Tximeleta harpetarrak Arrikrutz-kobetan

Tximeleta harpetarrak aztergai Arrikrutz-Oñatiko kobetan otsailaren 25ean.
Non daude tximeletak neguan?

Arrikrutz-Oñatiko kobetan, otsailaren 25ean tximeleten inguruko bisita berezia izango da. Bertan izango ditugu Zerynthia elkarteko kideak eta beraien eskutik lepidopteroen mundu bitxi eta erakargarri honetara hurbiltzeko aukera izango dugu.

Zerynthia eta Arrikrutz Oñatiko Kobak elkarlanean antolaturiko irteera honetan, kobak aprobetxatzen dituzten tximeletak izango dira protagonista. Zerynthia elkarteak estatu mailan ditugun eguneko zein gaueko tximeleten ikerketa, dibulgazio eta kontserbazioaren alde lan egiten duen elkartea dugu. Yeray Monasterio eta Ruth Escobés, Zerynthia elkarteko lehendakari eta idazkariak, tximeleten munduan eskarmentu handiko ikerlariak ditugu. European Red List of Butterflies edo Euskal Herriko gau tximeleten jarraipen proiektuko kolaboratzaileak besteak beste.

Otsailaren 25eko ekintza honetan, tximeleten orokortasunak ezagutuko ditugu, baina batez ere, tximeleta harpetarren berezitasunen inguruan jardungo dute Zerynthia elkarteko kideek Arrikrutz-Oñatiko kobetan eskeiniko duten hitzaldian. Jarraian, tximeleta harpetarren identifikaziorako gakoak eta tximeleten garapen-fase desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu Arrikrutz-Oñati eta Sandailiko kobazaluetan barrena. Ekintzaren zati honetan,  tximeletekin batera kobazuloak bizitokitzat dituzten bestelako bizidunen inguruko xehetasunak ere  jasoko ditugu.

Eguna: otsailak 25.

Elkartze puntua: Arrikrutz-Oñatiko kobetako harrera gunea.

Hasiera ordua: 9:30

Iraupena: 3 ordu inguru.

Doako ekintza.

Erreserba beharrezkoa, izena emateko bideak esteka honetan aurkituko duzuen galdetegia betez edo Arrikrutz-Oñatiko kobetan, 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

kobetako_tximeletak

Agenda Bisita berezia Kobak Natura
Arrikrutz-Oñatiko kobak Map

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude