12054

Debagoieneko XXVII. jardunaldi gastronomikoak

Debagoieneko XXVII. jardunaldi gastronomikoak urriak 27 eta abenduak 10 bitartean

Debagoieneko XXVII. jardunaldi gastronomikoak martxan dira jada!

Urriak 27 eta abenduak 10 bitartean, gastronomiarekin lotutako hainbat ekintza egin ahal izango ditugu Debagoienean: ekoizpen gune eta museoetara bisitak, azokak, lehiaketak, ibilbideak eta nola ez, garaiko eta eskualdeko produktuekin egindako menuen dastaketak Debagoieneko 5 jatetxetan, tartean Oñatiko Goiko Benta.

Onddoak, neguko barazkiak, sagarra, eztia, gaztainak eta Gatzagako gatza erabiliz menu goxo-goxoak egingo dituzte beste behin gure ostalariek.

Ez galdu aukera eta parte hartu Debagoieneko XXVII.jardunaldi gastronomikoetako ekintzetan!

 

noiztik: - noiz arte:
Agenda Bloga Gastronomia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude