12040

Paisaia Bizia Arrikrutz-Oñatiko kobetan

Arrikrutz-Oñatiko kobak paisaia bizi eta aldakorren lekuko. Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 28an.

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, programazio berezia dugu urriko hilabetean zehar. PAISAIA BIZIA: paisaiaren eraikuntza Euskadin.

Paisaia da gure errealitatearen agertoki: etengabe eraldatzen ari den errealitate dinamikoa, gure nortasuna garatzeko parte hartze aktibo duena. Paisaiaren zati gara eta gure elkarrekintzarekin egiten da paisaia hori.

Arrikrutz-Oñatiko kobak paisaia aldakor horren lekuko ditugu. Denboran zehar gure egungo ingurune honetan izan ditugun paisaia desberdinen lekuko. Kobazuloetan sortzen dira estalaktita, estalagmita eta bestelako egiturak paisairen paleoartxiboak ditugu, bertan dago dena idatzia.

Urriaren 28an, kobazuloetako estalaktita eta estalagmitetan gordeak geratu diren iraganeko denbora hoien istorioak ezagutzeko aukera izango da.

Eguna: urriaren 28

Ordua: 10:30

Lekua: Arrikrutz-Oñatiko kobetako harrera gunea.

Hizkuntza: euskera

Prezioa:  3€

Informazioa gehiago: 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus

Arrikrutz-Oñatiko kobetako ekintzen inguruko informazio eguneratua gure Facebookeko orriaren bidez kontsulta dezakezu.

Agenda Culture Kobak Natura Visitas guiadas
Map