12030

Etor zaitez Oñatira urriko zubian!

Urriko zubirako eguraldi ona omen dator…zer hobe Oñatira gerturatzea baino! Zergatik ez mendian bueltatxo bat eman perretxiko eta gaztainak batuaz? Arrikrutz-Oñatiko kobako lehoiari kaixo esatera gerturatu zaitezke, Arantzazun Eduardo Txillidak egindako ateak gurutzatu eta elizako handitasunean murgildu, estatu mailan bakarra den San Migel parrokiako klaustroan barneratu, txokolate goxo-goxoa dastatu… Bisita gidatu bereziak antolatu dira Oñatiko […]

Urriko zubirako eguraldi ona omen dator…zer hobe Oñatira gerturatzea baino!

Zergatik ez mendian bueltatxo bat eman perretxiko eta gaztainak batuaz? Arrikrutz-Oñatiko kobako lehoiari kaixo esatera gerturatu zaitezke, Arantzazun Eduardo Txillidak egindako ateak gurutzatu eta elizako handitasunean murgildu, estatu mailan bakarra den San Migel parrokiako klaustroan barneratu, txokolate goxo-goxoa dastatu…

Bisita gidatu bereziak antolatu dira Oñatiko monumentu esanguratsuenak ezagutzeko Urriak 12 eta 15 bitartean, 13:00 eta 17:00etan izango dira eta turismo bulegoan emango zaie hasiera.

Arrikrutz-Oñatiko kobak ere udako ordutegian egongo dira zabalik, hori bai, ez ahaztu 943082000 zenbakian erreserba egitea!

Arantzazun ere bisita gidatu bereziak izango dituzu, deitu 943718911 zenbakira informazio gehiagorako.

Hemen egongo gara zure zain!

noiztik: - noiz arte:
Agenda Kobak Natura Visitas guiadas
Map