11939

5 proposamen fresko uda honetarako

Bost proposamen fresko uda garai honetan Oñatin egiteko.

1.- Usako, hondarrik gabeko hondartza Oñatin.

Udako egunik beroenetan eskertzen da ur freskoa aurki daiteken bainuleku bat gertu izatea. Inguruko mendi tontor garaienetatik datorkigun ura izanez gero, ezin hobeto gainera.  Bainua, hala ere,  ausartenentzat. Izan ere, 14 gradu inguruan izan ohi da uraren temperatura.

usako-22.- Gipuzkoako kobazulo handienetik paseotxo bat.

Arrikrutz-oñatiko kobetan barrena ordu beteko bisitek barealdia eskeintzen dute egunik beroenetan. Kobazuloan urte osoan zehar mantentzen diren 10 graduek bero itogarrien aurkako sendagai ezin hobe dira eta lurpeko munduaren handitasun eta edertasunak bisitari oro liluratuko du.

Visita de pasarela
Visita de pasarela

3.- 700 urteko historia freskagarria

Uda garaia, opor garaia izan ohi da askorentzat. Toki berriak ezagutu, urrutiko historietan galdu edo Oñati bezelako herri monumentalek gordetzen duten ondare historikoaz aberasteko une egokia. Kaleko bero itogarriaren babesean, klaustroetatik pasian, kapera, unibertsitate zahar edo  eliz barruak zeharkatuaz. Turismo bulegoak proposatzen dituen bisita-gidatuek herriguneko ondare aberatsa erakutsi eta bisitarien jakin-egarriak asetuko dituzte.

Sancti Spiritus

4.- Espeleotxiki, abentura kobaren freskotasunean

Proposamenik dibertigarriena. Txiki nahiz helduek gozatuko dutenekoa. Dibertsioa familian izango da eta proposamena lurpea esploratzea!

Espeleotxiki verano 20175.- Arantzazu, brisa fresko abangoardista

 Laorga eta Sáenz de Oizak XX.mendearen bigarren zatian eraikitako basilika berria euskal ondare artistiko aberatsa biltzen du bere baitan. Jorge Oteiza, Nestor Barrenetxea edo Eduardo Chillida bezelako artisten ekarpenek euskal artearen gune garrantzi bilkatzen duelarik.Egunero zabaltzen ditu ateak, baita bere freskotasunean bisitaria jaso ere.

Santuario de Arantzazu
Santuario de Arantzazu
Arte Bisita berezia Culture Entertainment Kobak Natura
Oñati Map