11815

Errenazimentuko harribitxiak Oñatin 🗺

XVI mendea jarduera handiko garaia zen eta garai hartatik zerbait aipatzekotan, erretaula arloko eraikitzeko grina zen. Oñatira joan eta ezin bestekoa da "Sancti Spiritus" unibertsitatea, San Migel parrokia eta Bidaurretako Monastegia bisitatzea erretaula platereskoak miresteko.

XVI mendea jarduera handiko garaia zen eta garai hartatik zerbait aipatzekotan, erretaula arloko eraikitzeko grina zen. Grina horren ondorioz, Frantziako artista asko etorri ziren eta Gaztelako eskultore garrantsitsuek ere parte hartu zuten.

Oñati eta Bergarako multzo hiritarrak nabarmendu egiten dira. Oñatira joan eta ezin bestekoa da San Migel parrokian aurkituko dugun Pietatearen kapera bisitatzea. Handik ez oso urruti, Sancti Spiritus Unibertsitateko kaperan, XVI mendearen erdialdeko artelana aurkituko dugu; san Migel eta Espiritu Santuari eskeinitako erretaula. Bidaurretako monastegiko elizan lehen errenazimendu garaiko erretaulen beste adibide interesgarria aurkituko dugu.

Pietatearen kaperako erretaula San Migel parrokian Oñatin

Granado Errege Kantzilertzako lehendakari eta gero Avilako gotzaina izan zen Rodrigo Mercado de Zuazola oñatiarraren aginduz eraiki zen ZVI mendekon artearen laburpen bezala agertzen den kapera hau.

Lehen errenazimendu garaikoa den bitxi honen multzoa San Migel Parrokiako aldare nagusiaren aldameneko kaperan aurkituko dugu. Gotzainaren marmolezko mausoleoa, burdin hesi platereskoak eta erretaulak osatzen dute. Erretaula Valladolideko Gaspar de Tordesillasen zur-lanketa bikaina da eta bertan ikusten ditugu Jesusen Pasioa eta Mariaren bizitzaren gertakizunak.

Erretaula honek harrituko gaitu, artistak candileriren grutesko, aingeruburu eta hegodun munstroz osatutako dekorazio delikatuarekin gozarazten gaitu.

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitateko erretaula

sancti-spiritus-capilla

Sancti Spiritus Unibertsitatea Rodrigo Mercado de Zuazola Gotzain oñatiarrak finantziatu zuen. Gure eskualdean ideia humanistak sartzeaz gain, XVI mendeko korronte artistikoaren hau da errenazimenduaren gauzatzea ekarri zuen.

Fatxadako distira eskultorikoa eta gero, unibertsitateko kaperak beste maisulan bat gordetzen du. Pierres Picart frantziarraren lana dela uste den XVI mendearen erdialdeko erretaula errenazentista dugu hau.

Egitura argia eta erregularra erdiko kalean dauden irudiak dira aipagarri. San Migel dragoiarekin, Espiritu Santuaren etorrera, kaperaren eta unibertsitatearen izen emaileak , eta Mariaren zeruratzea aintutagerutxoz inguratuta. Tolesdurak eta irudien mugimenduak dinamismo handia ematen diote multzoari, manierista estiloari gertu.

Bidaurreta Monastegia
Bidaurreta Monastegia

Oñatiko Bidaurreta Monasterioko elizaren erretaula

XVI mende hasieran Juan Lopez de Lazarraga eta bere emazte Juana de Ganboa, Frantziskotar klaratarren Bidaurretako Monasterioa sortu zuten. Horrela, Gipuzkoako lehen emakume monasterioa eraiki zen eta gainera, beraien hilobiarentzat leku zoragarria sortu zuten.

Elizako aldare nagusia 1533tik 1753ra. Oñatiko Juan de Olazaranek egina, egun gurutzaduran ikusi daiteke.

Lehen eta bigarren korpuetan, arku azpian, itun berri eta zaharreko irudiak erliebean daude.Erdian, irudi nagusia kalbarioak, Ama Birjinak, Jaungoikoak eta San Juanek osatzen dute. Guztietan nabari da errenazimenduko gustua zapi eta buruak tailatzeko orduan.

Ezin aipatu gabe utzi artistaren trebetasuna predelako apostoluak egiterakoan. Hiruko multzotan banatzen  ditu eta apostolu bakoitzak bere atributua darama: San Pedrok giltza; Santiagok makulu eta erromes kapela; San Juanek kaliza… eta guztien gainetik hegodun aingeru buruak.

Arte Culture Entertainment Travelling Visitas guiadas
Map