11841

Puntaik punta 2017, Debagoieneko bidezidorren jaialdia

PUNTAIK PUNTA 2017, Debagoieneko bidezidorren jaialdian Oñatik eskaintza berezia

Puntaik Puntak bere II edizioa ospatuko du maiatzak 19 eta 21 artean, eta ekintzaz beterik dator aurtengo programa ere!

Gune nagusia Bergara izango den arren, Oñatin ere egongo da zer egin egun horietan Turismo Bulegoak eta Arrikrutz-Oñatiko kobek eskaintza bereziak egin baitituzte Debagoieneko bidezidorren jaialdia ospatzeko.

MAIATZAK 20, LARUNBATA

13:00 Oñati, muino ugariko tokia bisita gidatua.  Oñatik, herrigune eta inguruetatik eskaintzen dizkigun parajeetaz gozatuko dugu herriko historia eta kuriositateak azaltzen ditugun bitartean. Erreserba egitea gomendatzen da: 943783453

MAIATZAK 21, IGANDEA

9:30 EspeleoArrikrutz. Helduei (18 urtetik gorakoak) zuzendutako pasabidez kanpoko espeleoturismo ibilbidea dugu. Bisita honetan, Arrikrutzeko espeka handia edo Aldaola errekaren lur-azpiko ibilguaren edertasunarekin gozatu ahal izango dute bertaratzen direnek. (Iraupena 3 h eta 30 min).  Plaza mugatuak. Derrigorrezkoa erreserba egitea: 943082000.

Aldaola cañon subterraneo

Debagoieneko bidezidorren II. jaialdiak mendi ibilbide, tailer, azoka, hitzaldi, kontzertu etab.etan parte hartzeko beta emango digu, aukera zabala da oso!

noiztik: - noiz arte:
Agenda Bisita berezia Bloga Kobak Natura Sin categoría Visitas guiadas
Arrikrutz-Oñatiko kobak Map