11827

Oñatiko ezkutuko altxorrak

"Ezkutuko altxorrak" programa turistikoa jarri da orain martxan turismo kultural eta erlijiosoan oinarrituta. Programa horrek bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko. Madalenako ermita eta Sancti Spiritus unibertsitateko kaperari gertatzen zaion bezala.

Beste urte batez, “Ezkutuko altxorrak” programa turistikoa jarri da martxan “Ignaziotar Lurralde” barruan giltzapeturik dauden hainbat baliabide historiko, artistiko edota kultural bistaratzeko asmoz.

Maiatzaren 14an Oñatin dauzkagun ezkutuko altxor hoietako bi bisitatzeko aukera izango da.

12:00 Kakaoaren zaporea Ignaziotar Lurraldean

18:00 Madalenako ermita

ERRESERBAK: 943796463

Goizean, Sancti Spiritus unibertsitateak eta kakaoak duten erlazio bitxiaz hitz egingo dugu, eta noski, normalean itxita aurkitzen den kapera ere ikusi ahal izango da. Ostean, herrigunetik “Txokolateixia“-ra gerturatuko gara eta interpretazio zentroa ikusiaz amaiera emango zaio bisitari. Txokolatea gustoko baduzu, ez zenuke bisita hau galdu behar!

Arratsaldean berriz, Madalenako ermita barrura sartuko gara eta bertan 2 urtez bizi izandako Frantzisko Borjakoa kapera ikusteko aukera izango dugu.

Beraz badakizu, giltzapeturik egon ohi diren harribitxi hauek ikusi nahi izanez gero hau da zure aukera, egin ezazu erreserba 943796463 zenbakian!

Agenda Bisita berezia Bloga Culture Visitas guiadas
Map