11717

Aste Santua Oñatin

Aste Santuko bisita-gidatu eta ekintzen programazioa.

Aste Santu hauetan Oñatin bisita-gidatu eta ekintza bereziz beteriko programa antolatua dago.

Aste Santuko programazio berezia
Arrikrutz-Oñatiko kobak

Egun hauetan bada Gipuzkoako kobazulorik handiena ezagutzeko aukerarik. Ordubete inguruko bisita-gidatuak eskeiniko dira egunero apirilaren 13 eta 23 bitarte. Pasabide eroso baten zehar, edonork egin dezaken ibilbide honek aukera paregabea eskeintzen du kobazuloen mundua gertutik ezagutzeko. Parte hartzeko aurrez erreserba egitea beharrezkoa da, 943 082000 edo arrikrutz@onati.eus helbidean.

Bisita-gidatuak herrigunean

Apirilaren 13 eta 17 bitarte Oñatira bertaratzen denak aukera dauka “Oñatiko Altxorrak” ezagutzeko. Ordubete inguruan herrigunetik zehar ibiliz Oñatiren historia eta ondare artistikoa ezagutzeko Oñatiko Turismo Bulegoak antolaturiko bisita-gidatuak dira berauek.

Bisita-gidatu hauekin batera San Migel errotaren Interpretazio Guneak iraganeko garaiak gogora ekarriko ditu. Oñatiko turismo bulegoan hasiera emango zaien “Oñatiko Altxorrak” bisita-gidatuak baino 15 minutu lehenagoz, errota honetan Oñatiko jauntxo ziren Gebaratarrentzat aleak nola ehotzen ziren ikusteko aukera izango da.

Txokolateixia Interpretazio Gunean Oñatiren aurpegirik gozoena ezagutzeko parada izango da. Egunero izango ditu bere ateak zabalik apirilaren 13 eta 17 bitarte, eta kakaoa eta Oñatiren arteko harreman historikoa ezagutzeko 12:00etan bisita-gidatua eskeiniko da.

Aste Santuan naturarekin bat

Santuario_arantzazu

Aste Santu hauetan udaberriko egunik ederrenetakoekin apaindua izango da Oñatiko ingurunea. Aukera ezin hobea Arantzazuko Santutegiraino gerturatu eta bertako parajeekin gozatzeko. Santutegiaren estilo kontenporaneoarekin zizpriztindu eta Oteiza, Basterretxea edo Txillida bezalako artistekin topo egin nahi izanez gero bisita-gidatuak eskura daude.

Arantzazura bertaratzean Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren ateraino iristen da bisitaria eta aukerak anitzak dira naturgune honek eskeintzen dituenak. Ibilbide xamur baina ederra da Gomiztegirainoko ibilbide egokitua eta, nola ez, erkidegoko gailurrik gorenetako airea arnastu nahi duenak Urbiako zelaigunetara doan bidea jarraitzea besterik ez dauka.

Bertako gastronomiarik onena Aste Santuan

Bertako jakirik gozoenak dastatzeko aukera izango da bertako jatetxe eta tabernetan edo Debagoienako jardunaldi gastronomikoetan parte hartuz. Baita, Oñatin bertan ekoizten diren produktu gastronomikoak eskuratzeko ere.

 

noiztik: - noiz arte:
Culture Entertainment Kobak Natura Travelling Visitas guiadas
Oñati Map

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude