11581

Historiaurrera bidaia

Arrirkutz-Oñatiko Kobak, antzinako animali artean

Aizkorri mendilerroaren bihotzean, 15 km luze, historiaurreko animalien babesleku izan dira Arrikrutz-Oñatiko kobak.

Arrikrutz-Oñatiko koba berezia da bertako aurkikuntza paelontologikoengatik ere. Errinozeronte iletsua (Coleodonta antiquitatis), leize hiena (Crocuta crocuta spelaea) eta orein erraldoien (Megaloceros giganteus) aztarnez gain, aipagarriak dira Arrikrutzen agerturiko leize hartzen (Ursus spelaeus) hezurdura ugariak eta Iberiar penintsula mailan bakarra den leize-lehoiaren (Panthera leo spelaea) hezurdura osoa.
Azken hau dugu, orain arte Arrikrutzeko kobetan egin den aurkikuntzarik garratzitsuena. Lehoi mota hau Eurasian bizi izan zen duela 300.000 eta 10.000 urte bitartetan eta inoiz izan den felido handietako bat zen. Arrikrutzeko galerietako batean aurkitutako eskeleto osoak 35.000 urte inguruko datazioa du.
Zatoz ezagutzera!

Informazioa eta izen ematea 943 082000 / arrikrutz@onati.eus

Arrikrutz
Agenda